Errota hauek ekoizten duten energia ez da elektrikoa
Transcripción
Errota hauek ekoizten duten energia ez da elektrikoa
Aeroponpak... egin putz, egarri naiz eta Aerobombas ... sopla que tengo sed Errota hauek ekoizten duten energia ez da elektrikoa, mekanikoa baizik. Eta putzu bateko ura ponpatzeko erabiltzen dira. Putzutik lortutako ura nekazaritzan (ureztatzeko) edo abeltzaintzan erabiltzen da. Era berean, errota horiek iturri zein urmaeletara ura eramateko ere erabiltzen dira. Duela mende batzuk, haize-energia aprobetxatzen zen ura igoarazteko, eta horretarako mekanismoa oso sinplea zen. Animaliek mugitutako noriek erabiltzen zuten sistema bera erabiltzen zuten orduko errotek; hau da, txarroak zituen gurpil bertikala mugiarazten zuten. Txarro horiek, putzutik pasatzean, ura hartzen zuten; eta goialdera heltzean, bota egiten zuten hartutako ura. Gaur egun, errendimendu hobea dute errota horiek, eta mekanismoa ere modernoagoa da. Egungo instalazioak autonomoak dira, eta haizea dabilenean funtzionatzen dute. Haizearen abiadura 4 m/s-koa denean, errota ura ponpatzen hasten da. Oro har, hegalak dituen aldea dorre baten gainean instalatzen da. Horrela, hobeto harrapatuko du haizeenergia. Lema itxura duen haize-orratzak gurpila zuzenduko du haizerantz. Biela/biradera transmisioaren bidez, pistoizko ponpa bultzatuko da eta ura igoaraziko du. El tipo de energía que suministran este tipo de molinos no es eléctrica, sino mecánica y es aprovechada para bombear agua de un pozo. El agua extraída es utilizada, principalmente, para regadío en agricultura o ganadería, también se utilizan estos molinos para proveer de agua a fuentes o estanques, desecar terrenos e incluso abastecer a pequeñas industrias y comunidades. Desde hace siglos, ya se aprovechaba la energía eólica para elevar agua pero su mecanismo era muy sencillo. Se basaba en el mismo modelo que las norias movidas por animales y consistían en hacer girar una rueda vertical con jarros, que al pasar por el agua del pozo, la recogían volcándola al llegar a la parte superior. Hoy en día estos molinos, han mejorado notablemente su rendimiento y su mecanismo es un poco más sofisticado. Son instalaciones autónomas que funcionan siempre que sople un poco de viento. Con una velocidad de viento de 4 m/s, el molino ya empieza a bombear agua. Por lo general, las aspas se suelen instalar sobre una torre lo bastante alta como para captar mejor la energía eólica. Una larga veleta, en forma de timón, dirige la rueda hacia el viento. Por medio de una transmisión de biela-manivela, se impulsa una bomba de pistón, que es la encargada de elevar el agua.